Red Verde de Turismo Rural Responsable
Zonalde guztiak
ES
CT
EU
EN
DE
FR
Euskadi-Álava-Vizcaya-Guipúzcoa
Aipatzekoak

Euskadi

Álava-Vizcaya-Guipúzcoa

Euskadi

Islas Baleares

Mallorca

Islas Baleares

iradokizun

Hotel
Asturias Valle del Ese-Entrecabos

Ca Pilarona Casas de Aldea
Ca Pilarona Casas de Aldea

Deportes de aventura
Andalucía Levante Almeriense

Cabo Activo
Cabo Activo

Cocina tradicional
Asturias Camín Real de la Mesa

Llar de Viri
Llar de Viri


Para ver correctamente algunos detalles de esta web es necesario que te instales el plugin de Flash.

Adobe Flash player

ikusi gure agenda osoa //

Euskadi

Argitaratutako eguna:26/08/14
-------

Euskadi
BASERRITARREN AZOKA ONDARROAN
Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkartearen eta Ondarroako Udalaren eskutik, datorren abuztuak 2an Ondarroako Itsas-Aurre gunean ospatuko da Ondarroako XVII. Baserri Azoka. Udan Lea-Artibain antolatz... Argitaratutako eguna:02/08/14
-------

Euskadi

“Truke Jaietan” Sopuertan Trukea eta bigarren eskua berriro ere Sopuertako jaietan Sopuertako Udalak eta Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak abian jarri dute bigarren urtez “Truke Jaiet... Argitaratutako eguna:14/07/14
-------

Navarra

Argitaratutako eguna:19/06/14
-------

Islas Baleares

Argitaratutako eguna:10/04/14
-------

Euskadi

Argitaratutako eguna:10/01/14
-------

Euskadi

Argitaratutako eguna:10/01/14
-------

Euskadi

Argitaratutako eguna:19/11/13
-------


ikusi albiste guztiak //
PROIEKTUA
LANDA TURISMO ARDURATSUAREN
SARE BERDEA

nazioarteko lankidetza-proiektua

AURKEZPENA | Zer da landa-turismo arduratsua? | Zergatik sortu sare bat?
Nola bultzatu erantzukizuna? | Sarearen onurak


AURKEZPENA

Azken hamarkada hauetan, Espainian turismo klasikoaren edo "eguzkia eta hondartza" izeneko turismoaren alternatibak garatu dira: landa-turismoa, naturako turismoa, kultur turismoa, turismo-zikloa eta abar. Jarduera horiek landa-garapen iraunkorraren eragile bihurtzeko potentzial handia dute.

Sare Berdetik lurraldeetako turismo-baliabideen ustiapenarekin lotutako sentsibilitate berria proposatu nahi dugu lurralde bakoitzeko aberastasunak errespetatuz eta zainduz: natura, ondare eta gizarte mailako aberastasunak. Gobernantza onarekin, ingurumenaren errespetuarekin eta kohesio sozialaren sustapenarekin lotutako neurriak eta politikak txertatu dituztelako balio erantsia duten landa-esparruko turismo-establezimenduei laguntza eta ikusgarritasuna eman nahi dizkiegu.


Proiektua gauzatzeko aldia: 2011 -2014

Parte hartuko duten tokiko ekintza taldeak:
ADRI-NOC (Katalunia)
Katalunia
Associació Mallorca Rural(Balear uharteak)
Balear uharteak
Mendinet (Euskadi)
Euskadi
CEDER Valle del Ese-Entrecabos (Asturias)
Asturias
GAL (Nafarroa)
Nafarroa
GDR Camín Real de la Mesa (Asturias)
Asturias
GDR Levante Almeriense (Andaluzia)
Andaluzia


Honako hauek finantzatuta:
Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko

Proiektu hau Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko (MARM, gaztelaniaz) Estatuko Landa Sarearen Programako lurralde arteko lankidetza-proiektuen baitan finantzatuta dago eta 2011/2014 aldian gauzatuko da.


[igo]

Zer da landa-turismo arduratsua?

  • Ekonomia, ingurumen eta gizarte arlotik inpaktu negatiboak minimizatzen dituena da.
  • Tokiko biztanleentzako onura handiagoak sortu eta komunitate anfitrioietako ongizatea areagotzen du. Gainera, laneko baldintzak eta industriarako sarbidea hobetzen ditu.
  • Tokiko biztanleak barneratzen ditu haien bizitzan eta aukeretan eragina duten erabakietan.
  • Modu positiboan laguntzen du natura eta kultura arloko ondarea zaintzen, eta munduko aniztasuna mantentzen.
  • Turistei esperientzia atseginagoak eskaintzen dizkie tokiko biztanleriarekin kontaktu positiboagoa izanda eta zonaldeko kultura, gizarte eta ingurumen arloko alderdiak hobeto ulertuta.
  • Ezintasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna errazten du.
  • Kultur alderdiak kontuan izaten ditu, eta turisten eta tokiko komunitatearen arteko errespetua bultzatzen du.

[igo]

Zergatik sortu sare bat?

  • Landa-ingurunean honako hauek biltzen dituen turismo-eskaintza bateratua sortzeko:
    • Ostatuak
    • Gastronomia
    • Jarduerak (aisialdia, kultura, natura eta abar)
  • • Sarearekin bat egin duten elkarte ugarien turismo-eskaintzaren sustapen bateratua egiteko honako hauen bidez:
    • Webgunea gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, alemanez, ingelesez eta frantsesez.
    • Azoketan parte hartzea.
    • Komunikabideetan hedapena izatea.
  • Sarea osatzen dutenen artean lankidetza, eta esperientzien eta ezagutzen trukea sustatzeko.

[igo]

Nola bultzatu erantzukizuna?

  • • Sarearekin bat egiten duten elkarte guztiek Erantzukizun Sozial Korporatiboko politikak ezartzeko konpromisoa hartzen dute beren gain:
  • • Elkarteek beren enpresa-kudeaketa hobetzeko prestakuntza eta aholkularitza jasotzen dituzte.
  • gizarte eta ingurumen arloan arduratsuak diren jokabideak bultzatzen dituzte.

[igo]

Sarearen onurak

PERTSONENTZAT:

  • Sustapen bateratua eta doakoa.
  • ESK-ko neurriak ezartzeko doako prestakuntza eta aholkularitza.
  • Enpresako kudeaketa eta lehiakortasuna hobetzea.
  • Aukera komertzial berriak.
  • Irudia hobetzea.
  • Bezeroen asebetetzea hobetzea.

LURRALDERAKO:
  • Jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzea.
  • Turismoaren urte-garaien araberako pilaketa desagerrarazten eta gizarte eta lurralde mailako berrorekatzea lortzen laguntzea.
  • Landa-ondarearen (arkitektura, kultura, natura eta abarretakoa) eta kultur nortasunaren balorizazioa.
  • Tokiko produktuen kontsumoa bultzatzea.
  • Tokiko komunitatearen eta bisitarien ingurumen-sentsibilitatea bultzatzea.

[igo]